{"id":7048,"date":"2022-01-19T12:25:25","date_gmt":"2022-01-19T12:25:25","guid":{"rendered":"https:\/\/bebe.consumer.es\/?p=7048"},"modified":"2022-05-10T10:45:22","modified_gmt":"2022-05-10T10:45:22","slug":"azterketa-medikoak-haurdunaldian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bebe.consumer.es\/eu\/haurdunaldia\/azterketa-medikoak-haurdunaldian\/","title":{"rendered":"Azterketa medikoak haurdunaldian"},"content":{"rendered":"<span class=\"span-reading-time rt-reading-time\" style=\"display: block;\"><span class=\"rt-label rt-prefix\"><\/span> <span class=\"rt-time\"> 3<\/span> <span class=\"rt-label rt-postfix\">min.<\/span><\/span>\n<p>Medikuek eta haurdunaldiko azterketek haurdunaldiaren <strong>garapen optimoa eta <strong> balizko konplikazioak<\/strong> atzematea dute helburu. <\/strong> Diziplina anitzeko profesional-talde batek egiten ditu (emagina, obstetra, familia-medikua&#8230;), eta bisita-kopurua aldatu egin daiteke, <a href=\"https:\/\/bebe.consumer.es\/preconcepcion\/prepararse-fisica-y-mentalmente\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">haurdunaldia arrisku handikoa edo txikikoa den.<\/a> Azken horrek kontrol gehiago beharko ditu. Segimendu-protokoloak autonomia-erkidego batetik bestera edo ospitaleen artean ere alda daitezke. Oso normala da, une honetan, zalantza ugari sortzea: noiz joan behar duzue medikuarengana lehenengo bisitarako haurdun bazaudete, zenbat denbora iraungo duten azterketak edo zer gertatuko den kontrol horietan.<\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Noiz joan medikuarengana haurdun bazaude<\/h2>\n\n\n\n<p><strong>Oro har, komeni da haurdunaldiko <strong> lehen bisita<\/strong> egitea, <strong><a href=\"https:\/\/bebe.consumer.es\/preconcepcion\/sintomas-estar-embarazada\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"> haurtxo baten zain<\/a> <\/strong> <strong>zaudetela jakin<\/strong> orduko, edo, beranduenez, hilekoaren bigarren falta <\/strong> edo haurdunaldiko <strong><a href=\"https:\/\/bebe.consumer.es\/embarazo\/tercer-mes\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"> 10. astea<\/a> <\/strong> baino lehen.<\/p>\n\n\n\n<p>Haurdunaldia <strong>osasun publikoan kontrolatuko bada, ohiko protokoloa<\/strong> familiako medikuarekin edo <strong>emagin batekin hitzordua<\/strong> eskatzea da. <strong><\/strong> Haiek, berriz, erreferentziako <strong>obstetrara bidaliko zaituztete.<\/strong> Jarraipena <strong>osasun pribatuan egingo bada, ohikoa da<\/strong> <strong>haurdunaldiaren lehenengo kontsulta obstetrarekin zuzenean<\/strong> eskatzea. <strong><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Lehen bisita honen helburua da <strong><a href=\"https:\/\/bebe.consumer.es\/preconcepcion\/visita-preconcepcional\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"> zuen historia medikoa ezagutzea, beharrezkoak badira <a href=\"https:\/\/bebe.consumer.es\/preconcepcion\/visita-preconcepcional\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"> gomendatutako bitamina-osagarriak<\/a> hastea <\/a> <\/strong> eta informazioa ematea elikadurari, infekzioen prebentzioari, <a href=\"https:\/\/bebe.consumer.es\/embarazo\/prevencion-infecciones-y-vacunas\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">ariketa<\/a> fisikoari, <a href=\"https:\/\/bebe.consumer.es\/embarazo\/ejercicio-fisico\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">ohitura toxikoak uzteari<\/a> eta amaren zaintza orokorrari buruz, besteak beste. <a href=\"https:\/\/bebe.consumer.es\/nacimiento\/cuidados-maternos-mas-alla-cuarentena\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"><\/a><\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Haurdunaldiko lehen hiruhilekoan jaio aurreko probak (haurdunaldiko 1. astetik 13. astera)<\/h2>\n\n\n\n<ol class=\"wp-block-list\"><li><strong>Odol eta gernu analisiak.<\/strong> Haurdunaldiko 8. eta 12. asteen artean egiten dira, <a href=\"https:\/\/bebe.consumer.es\/embarazo\/cambios-fisicos-y-emocionales\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">anemia eta tiroidearen edo<\/a> glukosaren (azukrea) asaldurak detektatzeko, GIBa bezalako infekzioak baztertzeko eta errubeola bezalako beste batzuen aurrean immunizatuta zaudeten <a href=\"https:\/\/bebe.consumer.es\/embarazo\/cambios-fisicos-y-emocionales\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">jakiteko.<\/a><\/li><li><strong>Odol-taldea, Rh eta Coombs.<\/strong> Baliteke haurtxoak odol-talde <a href=\"https:\/\/bebe.consumer.es\/nacimiento\/problemas-medicos\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">desberdinak izatea.<\/a> Coombsen testaren bidez, amaren antigorputzak bilatzen dira, haurtxoaren odolari eraso egiteko eta <a href=\"https:\/\/www.aeped.es\/sites\/default\/files\/documentos\/39.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener nofollow\">jaioberriaren gaixotasun hemolitikoa eragiteko.<\/a><\/li><li><strong>Lehen hiruhilekoaren ekografia.<\/strong> 8. eta 13+6. <a href=\"https:\/\/bebe.consumer.es\/desarrollo-psicomotor-y-emocional\/bebes-prematuros\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">asteen<\/a> artean egiten da (13 <a href=\"https:\/\/bebe.consumer.es\/embarazo\/cuarto-mes\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">aste eta 6 egun), autonomia-erkidegoaren<\/a> arabera. Helburu hauek ditu: haurraren bihotz-taupadak dauden egiaztatzea, haurdunaldi-adina kalkulatzea (haurdunaldi-asteak) eta organo garrantzitsuenen (garuna, bihotza&#8230;) prestakuntza berrikustea.<\/li><li><strong>Anomalia kromosomikoen bahetzea.<\/strong> Haurdun zaudete guztiek jaio aurreko test bat egiteko aukera duzue, kromosomen alterazio batek eragindako sindromeren bat izateko arrisku handiena duten haurrak identifikatzeko. Ohikoenak Down-en sindromea, Edwards eta Patauren sindromea dira. Bahetze hori arriskua detektatzeko proba bat da, ez diagnostiko bat. Bahetze hori egiteko hainbat teknika daude. Hedatuena lehen hiruhilekoko bahetze konbinatua da, Triple Screening ere esaten zaiona.<\/li><\/ol>\n\n\n\n<p>Proba hori 11. eta 13. asteen artean egiten da, eta haurrak sindrome batzuk izateko duen arriskua kalkulatzen da, amaren adinaren, garondoan duen tolesturaren eta odol-analisian zehazten diren balioen arabera. Emaitza arrisku ertain edo handiko probabilitatea bada, obstetrak gomendatu dezake azterketa handitzea, amaren odolean dagoen fetuaren DNA askearen test baten bidez edo proba diagnostiko inbaditzaileagoen bidez, hala nola amniozentesi bat (likido amniotikoaren analisi bat) edo biopsia koriala (likido amniotikoaren edo plazentaren zelula fetalak biltzen dira, haien DNA aztertzeko).<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"683\" src=\"https:\/\/bebe.consumer.es\/wp-content\/uploads\/Revisiones-embarazo-1024x683.jpg\" alt=\"Emakume haurdun bat ekografia batean\" class=\"wp-image-5407\" srcset=\"https:\/\/bebe.consumer.es\/wp-content\/uploads\/Revisiones-embarazo-1024x683.jpg 1024w, https:\/\/bebe.consumer.es\/wp-content\/uploads\/Revisiones-embarazo-300x200.jpg 300w, https:\/\/bebe.consumer.es\/wp-content\/uploads\/Revisiones-embarazo-768x512.jpg 768w, https:\/\/bebe.consumer.es\/wp-content\/uploads\/Revisiones-embarazo-1536x1024.jpg 1536w, https:\/\/bebe.consumer.es\/wp-content\/uploads\/Revisiones-embarazo-2048x1365.jpg 2048w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Bisitak eta probak haurdunaldiko bigarren hiruhilekoan (haurdunaldiko 14. astetik 27. astera) <strong><\/strong><\/h2>\n\n\n\n<ol class=\"wp-block-list\"><li><strong>Haurdunaldiko diabetesaren bahetzea.<\/strong> O\u2019Sullivanen testa da, eta glukosaren (azukrea) metabolismoaren asaldurarik ez izateko balio du. 50 gramoko glukosa prestakin bat hartu eta odoleko balioak 60 minutu geroago ikustean datza.35 urtetik gorako emakumezkoetan, obesitatea, diabetea eta haurdunaldiko diabetesaren aurreko haurdunaldiak dituztenetan, proba hori lehen hiruhilekoko analisian eginen da.<\/li><li><strong>Bigarren hiruhilekoaren ekografia.<\/strong> 19. eta 21. asteen <a href=\"https:\/\/bebe.consumer.es\/embarazo\/cuarto-mes\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"> artean egiten da. <\/a> Ekografia morfologikoa ere esaten zaio, eta malformazioak atzematen laguntzen du, baita haurraren egoera, bilakaera eta garapena ezagutzen ere. Ekografia honetan ikusten da haurraren sexua.<\/li><li><strong>Beste odol-analisi bat eta kontrol-gernua egiten<\/strong> dira.<\/li><\/ol>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Bisita medikoen programazioa haurdunaldiko hirugarren hiruhilekoan (28. astetik erditzera arte)<\/h2>\n\n\n\n<ol class=\"wp-block-list\"><li><strong>Hirugarren hiruhilekoaren ekografia.<\/strong> <a href=\"https:\/\/bebe.consumer.es\/embarazo\/octavo-mes\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">34. eta 36. asteen artean egiten da, eta<\/a> helburua haurraren posizioa ikustea da: aurkezpen zefalikoan dagoen (burua beherantz duela, jaiotzeko prest), edo beste jarrera batean, eta fetuaren pisua zenbatestea, besteak beste.<\/li><li><strong>B taldeko estreptokokoaren baheketa.<\/strong> <a href=\"https:\/\/bebe.consumer.es\/nacimiento\/parto\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"><\/a> Haurdunaldiko 35-37. astean baginako eta ondesteko fluxuaren lagin bat makiltxo batekin hartuz egiten da. <a href=\"https:\/\/bebe.consumer.es\/embarazo\/noveno-mes\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"><\/a> Bakterioa badela baieztatuz gero, erditzean antibiotiko endobenosoak hartzea gomendatu diezazuekete, haurtxoa bakterioak kutsa baitiezaioke eta horrek <a href=\"https:\/\/www.murciasalud.es\/preevid\/23070\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener nofollow\">infekzio-arriskua ekar liezaioke.<\/a><\/li><\/ol>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p><span class=\"span-reading-time rt-reading-time\" style=\"display: block;\"><span class=\"rt-label rt-prefix\"><\/span> <span class=\"rt-time\"> 3<\/span> <span class=\"rt-label rt-postfix\">min.<\/span><\/span><\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":8683,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[240],"tags":[376,412,298,306,398,367],"class_list":["post-7048","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-haurdunaldia","tag-bigarren-hiruhilekoa","tag-bisita-medikoak","tag-ekografia","tag-haurdunaldia","tag-hirugarren-hiruhilekoa","tag-lehen-hiruhilekoa","infinite-scroll-item","generate-columns","tablet-grid-50","mobile-grid-100","grid-parent","grid-33"],"acf":[],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bebe.consumer.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7048\/"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bebe.consumer.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/"}],"about":[{"href":"https:\/\/bebe.consumer.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post\/"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bebe.consumer.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2\/"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bebe.consumer.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments\/?post=7048"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bebe.consumer.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7048\/revisions\/"}],"predecessor-version":[{"id":7051,"href":"https:\/\/bebe.consumer.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7048\/revisions\/7051\/"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bebe.consumer.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/8683\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bebe.consumer.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/?parent=7048"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bebe.consumer.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories\/?post=7048"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bebe.consumer.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags\/?post=7048"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}