Zer da Haurtxoaren gida?

Ongi etorri Eroski Consumer-en Haurtxoaren Gidara, Eroski Fundazioak sustatutako informazio-proiektura.

Gida honen bidez, eduki-katalogo zabala jarri dugu zuen eskura, haurdunaldiko eta haurtxoaren hazkuntzako etapa guztiak biltzen dituena, hasi kontrazepziotik eta 3 urte bete arte.

9 gaitan banatuta, atal bakoitzean, osasun- eta hazkuntza-profesionalek bermatutako artikulu, bideo eta podcast-ak aurkituko dituzue.

Nabigazioa eta erabilera errazteko, edukiak ere kontsulta ditzakezue zuen haurraren adina hautatuz.

Halaber, interesgarriak izan daitezkeen Eroski Consumer gidaliburuetarako estekak aurkituko dituzue.

Eta zuen haurdunaldiaz eta umetxoaren etapa bakoitzaz gozatzeko gakoak hilabetez hilabete ezagutu nahi badituzue, ez izan zalantzarik eta harpidetu zaitez gure hileko buletinean.

Haurtxoaren gida praktiko honekin, Eroski Consumer-ek beste behin ere apustua egin du familiei laguntzeko, zuen zalantzei erantzunez, amatasunaren eta aitatasunaren hasierako bizi-etapa zoragarri hori errazagoa eta atseginagoa izan dadin.